"BODAS DE SANGRE"
Sinopsia
Asko borrokatu arren, eskubideen eta askatasunen konkistan aurrerapauso asko eman arren, dena hondatzen ari dela dirudien puntu batean gaude.
Izan ere, emakumezkoak, gu emakumeok, gure bizitzak, ezkutuan daude oraindik; orain, inoiz baino gehiago, gure etxeetako lau hormen artean itxita. Eta gizonek jarraitzen dute gure patua gobernatzen.
Horra antzezlanaren abiapuntua. Gizonak bizitza eta labana erabiltzen dituen eta emakumeak obeditzen duen mundu batean murgilduko gara. Ez alferrik, "erresilientzia", generoz, femeninoa baita.
Egiazkoa da, eskua luzatu hutsez ukitu dezakegu. Hor dago, edozein ate itxiren atzean.
Eta zer gertatzen da emakumeak, hala eta guztiz ere, egiazki zer nahi duen erabakitzen duenean? Ez al du eskubiderik bere burua grinaren edo eromenaren eskuetan uzteko? Ez al du eskubiderik hil arte maitatzeko? Edo, hain zuzen ere, horren bila ari ote da? Heriotzaren bila, alegia? Horra Lorcak sortutako unibertsoa.

