FINIESTERRE
Sinopsia
Batek pentsatzen du ongi kokatua dagoela bere bizitzaren mapako puntu batean. Ongi orientatua. Baina, halako batean, tenperatura jaitsi, haizeak Iparrera egiten du, olatuak zakartu, aparra kolpatzen hasi, eta ekaitza buru gainera erortzen zaizu! Gainera, ohartu gabe ere, hortxe aurkitzen zara zeure itsas labarraren ertzeraino oinez ibiltzen, besteek edo zuk zerorrek bultzaturik, zure munduaren amaiera arte. “Finisterre” gogoeta umoretsua da, naufragio pertsonal batetik sortua. Egun batetik bestera, zoriontasunak karel gainetik jauzi egiten du eta zu galdurik zaude. Minutu edo ordu batzuetako kontua izan daiteke, edo egun batzuetako edo urteetako kontua, bakoitza nolakoa den, baina jadanik ez dakizu nor zaren eta non zauden. Iparra galdu duzu. Nori ez ote zaio inoiz gisakorik gertatu?

