Hemen zaude

MUSIKARIUM

Eguna(k) eta ordua(k): 
Igandea, Apirila 18, 2021 - 17:00
Aurrezko prezioa: 
3,50€
Lehiatila prezioa: 
5,00€
Sarreren salmenta: 
Edukiera: 
150
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Musikarium ikuskizuna haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa da.

Oihan Vegaren zuzendaritzapean eta Xabier Zabalaren musikarekin haurrek modu didaktiko eta pedagogiko baten bidez eta musikaren munduan murgilduz, hainbat musika eta musika tresna ezagutuko dituzte eta Euskal Herrikoekin konparatuko dira, hauen desberdintasun eta antzekotasunak azalduz.

Musikarium ikuskizuneko protagonista abestea gustuko duen 8 urteko neskatoa da, Ilargi du izena. Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du berarekin ibili besterik egin. Badu dohain berezi bat mugikorrak, gehiegizko erabilerak maite duzun hori kentzen dizu eta Ilargik asko erabili duenez ahotsa galdu du eta ezin du kantatu. Baina Mari Domingik badu edabe magikoa Ama Lurreko lau osagaiekin egiten dena. Osagaiak kontinente desberdinetan aurkitu beharko ditu Ilargik ahotsa berreskuratzeko. Herrialdeetako hizkuntzak ikasi eta baita musikak ere osagaiak bilatzen dituen bitartean. Kulturak, hizkuntzak, ohiturak ezagutuko ditu eta Euskal Herrikoarekin alderatu. Ilargi ohartuko da hainbat musika tresnen antzekotasunaz. Bidaia didaktiko alaia da Ilargik proposatzen diguna. Ikusle gazteak adi egongo dira musikarekin, marrazki bizidunekin, antzerkiarekin eta aurkezleak kontatuko dituen istorioekin. Berreskuratuko al du Ilargik ahotsa? Kantatuko al du berriro? Ikasiko al du Ilargik mugikorrari erabilera arduratsua ematen? Musikarium ikuskizun pedagogikoak ditu erantzunak.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
1 + 0 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.