Amor Oscuro [Sonetos]

Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Otsaila 7, 2020 - 22:00
Aurrezko prezioa: 
6,00€
Lehiatila prezioa: 
6,00€
Sarreren salmenta: 
Antolatzen du: 
Kultur-patronatua
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

1983ko abenduan, “Sonetos de amor oscuro” lana argitaratu zen lehen aldiz argitalpen klandestinoan, hots, bertsoak idatzi eta ia 50 urtera. Nola daiteke hain denbora luzean ezkutaturik egotea Federico García Lorcak ondutako bertso horiek? Ziurrenera, idazlearen bertsorik onenak dira, ondu zituen azkenak, eta idazleaz gehien esaten dutenak. Horra olerkari desagertu baten bertso desagertuak. Horra beldurrezko eta isiltasunezko istorio bat.
Izan ere, “Amor oscuro” ez da ohiko antzezlana, ezta poesiaerrezitaldia ere. Jakina, Federicoren bertsorik onenak entzunen dira, baina zerbait gehiago ere badago. Adibidez, zergatik eta nola idatzi ziren kontatzen digu. Eta zergatik eta nola ezkutatu ziren.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
3 + 1 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.