El Lunar de Lady Chatterley

Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Urria 4, 2019 - 22:00
Aurrezko prezioa: 
12,00€
Lehiatila prezioa: 
12,00€
Sarreren salmenta: 
Antolatzen du: 
Kultur-patronatua
Laguntzen du: 
Platea Programa

Sinopsia

Gizonez soilik osaturiko auzitegi baten aurrean, Constancek bere burua defenditu eta aurre eginen dio bere senar aristokratikoak aurkezturiko demandari “Lady Chatterleyren maitalea” eleberrian (D. H. Lawrence, 1928). Roberto Santiagok nobela hartako protagonista izan du inspirazioiturri, ironiaz, adimenez, umorez, argitasunez eta erritmoz beteriko testu bat ontzeko. Liburua debekatua egon zen bere garaian. Eskubide berdintasunaren aldeko eta emakumeen aukeraketaaskatasunaren aldeko aldarria da; ikuskizuna emakume-izaeraz mintzo da, bai eta egiazko independentziaz eta gure hurkoak manipulatzeko hizkeraz ere.
Antonio Gil zuzendariaren agindupean, Ana Fernándezek egiten du Lady Chatterleyren papera; xehetasunez beteriko interpretazio horrek Lorca 2018 eta Escenario 2017/18 sariak erakarri dizkio, eta horrez gain, jendearen aitortza ere bai. Ana Fernándezek ibilbide oparoa egina du antzerkian, telebistan
eta zineman, eta zuzendari arras ospetsuen esanetara aritu da, hala nola Garci eta Almodóvarren esanetara. “Solas” (Benito Zambrano, 1999) filmean eginiko interpretazio txalotuari esker, Goya bat eman zioten.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
8 + 8 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.