Hemen zaude

Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituak, bigarren edizioan, 47 ikuskizun programatu ditu 30 herritan

Ostirala, Otsaila 1, 2019

Programa honetan 30 espazio eszenikok parte-hartzen dute, dantza, antzerki, multimedia eta zirkoko 14 konpainiaren lana hedatzen.

Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren bigarren edizioan guztira 47 ikuskizun programatu dira otsaila eta urria artean egiteko, Nafarroako 30 herritan. Emanaldiak RTN-NASeko (Red de Teatros de Navarra-Nafarroako Antzoki Sarea) bazkideak diren espazio eszeniko ezberdinetan burutuko dira. Erakundea proiektua kudeatzeaz eta sustatzeaz arduratzen da, eta Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuaren diru-laguntza jasotzen du; hots, 125.000 euro, 193.801 euroko aurrekontutik.

Zirkuitua Tuteran aurkeztu dute gaur, eta bertan izan dira Kulturako zuzendari nagusia, Dori Lopez Jurio; RTN-NASeko lehendakaria, Zutoia Toral; Tuterako Kulturako zinegotzia, Javier Gómez Vidal; eta programaren kudeatzailea, Iker Bengotxea.

Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua Antzerkia Bultzatzeko Planean kokatzen da, eta horren helburua da sarekoak diren espazioen ohiko programazioa aberastea, proposamen garaikideekin eta sormen-arrisku handiagoa dutenekin eta, bereziki, arte eszeniko minoritarioenak (adibidez, dantza) kontratatzea bultzatzea. Ildo horretan, nabarmendu behar da programaturiko emanaldien %50 inguru era horretako ikuskizunak direla. Horrez gain, %34 antzerkikoak izango dira eta gainerako %17a multimedia eta zirkokoak.

Programazioa

Tuteran inauguratuko da programa datorren otsailaren 2an, “La Teta de Janet” obrarekin, Ertza (Gipuzkoa) dantza-taldeak eskainita. Ikuskizun horretan, hizkuntza berriak, dantzari gazteak eta Jhana Beaten zuzeneko musika izango dira, publiko gazteena konektatzen duten elementu freskoak eta indartsuak sartzeko dinamikari jarraituaz.

Konpainien jatorriari dagokionean, Zirkuituaren programazioaren erdia baino gehiago Nafarroako Antzerki eta Dantza taldeen ikuskizunek osatzen dute: Producciones Maestras, Fueradeleje, In Extremis, La Caja, Arantxa Villanueva Cía de Danza, Quiero Teatro eta Yarleku Teatro.

Emanaldi gehieneko ikuskizunak (bakoitzak 9) hauek izango dira: batetik, “Loco desatino”, Producciones maestras taldearena, eta Zangoza, Noain, Mutiloa, Azagra, Tafalla, Altsasu, Agoitz, Cintruénigo eta Ribaforada herrietan emango da; eta, bestetik, “¿Quién teme al lobo feroz?”, Nafarroako Fueradeleje dantza-taldearena, eta Lizarra, Valtierra, Mutiloa, Los Arcos, San Adrián, Lesaka, Viana, Lodosa eta Castejon herrietan eskainiko da.

Bestalde, Foru Komunitatetik kanpoko talde hauek izango ditugu: “Euria”, Markeliñerena (Bizkaia), Feten 2017 Saria ikuskizun onenarentzat eta haurren ikuskizun onenerako hautagaia 2018ko Max Sarietan; Mulïer”, Maduixa (Valentzia) Dantza-konpainiarena, 2017ko Max Saria eta Umore Azoka 2017 Saria; eta Emportats”, La Trócola (Alacant) konpainiarena, Feten 2018 Saria gaueko ikuskizun onenarentzat. Azken lan horretan zuzenean interpretatutako musikak Nafarroako Jo & Swissknife taldearen izen soziala du.

Programazio osoa kontsultatu.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
7 + 5 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.