Hemen zaude

Catástrofe

Eguna(k) eta ordua(k): 
Asteazkena, Urria 31, 2018 - 20:00
Aurrezko prezioa: 
6,00€
Lehiatila prezioa: 
6,00€
Sarreren salmenta: 
Antolatzen du: 
Nafarroako Antzoki Sarea
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua
Zikloa: 
Sendaberri

Sinopsia

Fikzioak gurutzaturiko “ni” baten biluztasunaz mintzo dira lau aktore. Eskuzabal beren biografia posibleez eta haien negatiboez mintzatzen dira: izan ez diren eta izanen ez diren emakume eta gizonen bizitzez. Drama gure begi aurrean desegin eta amildegi batetik bestera bidaiatuz doa, erorketa askean, pertsonaien bete gabeko ametsen antzera, geure buruaren kopia eta isla direnak. Memoria basamortu baten antzera, agian beranduegi baina nahita nahiez gurutzatu beharko duguna. Edo, agian, asmatu beharko duguna. “Catástrofe” abentura suizida da, eta bekoz beko begiratzen dio inork atzera etortzerik ez duen amaiera horri.
La Caja taldearen azken lanaren estreinaldia. Aurten, talde egoiliarra da Zizur Nagusiko anfiteatroan.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
9 + 7 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.