ZIRKUITURAKO PROPOSAMENAK EGITEKO EPEA ITXITA
Lerro hauen bidez, zirkuiturako proposamenak egiteko epea dagoeneko itxi egin dela jakinarazten dizuegu.
Jasotako proposamen kopurua dela eta, ezin izango ditugu mezu guztiak banan-banan erantzun. Dokumentazio faltarik ez duten proposamenak hurrengo fasera pasatuko dira zuzenean. Dokumenturen bat falta izanez gero, mezu baten bidez jakinaraziko dizuegu ahal bezain pronto bidali dezazuen.
Nafar Gobernuak kaleratutako Zirkuituaren Egutegian aldaketak egongo dira jasotako proposamen kopuru altua dela eta. Aurrerago, Katalogoa osatuko duten proposamenak zeintzuk diren, web honen bitartez jakinaraziko dugu.
Mila esker Konpainia eta Profesional guztiei azaldutako interesagatik.
Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua
Nafarroako Antzoki Sarea
circuito@redteatrosnavarra.com
Mugikorra: 692601377