Hemen zaude

ZIRKUITURAKO PROPOSAMENAK EGITEKO EPEA IREKITA

Astelehena, Otsaila 19, 2018

 Nafarroako Antzoki Sareak Nafarroako Gobernuaren Kultur Departamentuaren laguntzarekin, Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren Katalogoan sartzeko proposamenak jasotzeko epea ireki du. Zirkuitua, 2017. urtean Kultura Zuzendaritza Nagusiak martxan jarritako  Antzerkia Bultzatzeko Plan-aren barruan dago kokatuta, antzerkia, dantza eta bere profesionalen lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin.  Proposamenak jasotzeko epea martxoaren 5a arte egongo da irekita eta espres sortutako Komisio Artistiko baten eginkizuna izango da aurkeztutako lanak aztertu, eta Katalogoan sartuko direnak erabakitzea.

Nafarroako Antzerki Sarearen barnean dauden udal espazio eszenikoetan dantza zein antzerki konpainia profesionalen kontratazioa erraztea da asmoa, kalitate goreneko ikuskizunen programazioa bermatuz.

Behin betiko Katalogoa prestatu eta gero NAS-aren barnean dauden espazio eszenikoak konpainiekin harremanetan jarriko dira, Zirkuituaren programazioaren barnean egongo diren ikuskizunen kontratazioa adosteko.

Konpainiek proposamenak egin ahal izateko bete behar dituzten baldintzak, dokumentuak eta epeak, azpian atxikitzen diren dokumentuetan azaltzen dira.

Oinarriak jaitsi edo ikusi.

Parte-Hartze eskaera orria” jaitsi 

T.(+34) 692 601 377
circuito@redteatrosnavarra.com

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
7 + 2 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.