Uharteko Kultur Etxea eraikina 1998an inauguratu zen. 120 pertsonentzako antzokia du. Era berean, eraikinak erakusketa-gune bat, Udalaren Musika Eskola eta liburutegi-zerbitzua (haurrentzakoa eta orokorra) ditu. Udal Kultura Zerbitzuak modu egonkorrean programazio anitza eskaintzen: arte eszenikoak, zinema emanaldiren bat, erakusketak, irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak, hitzaldiak eta tailerrak. Antzerki tailer propioa ere badu. Udal musika eskolako ekitaldietarako ere erabili ohi da, baita herriko taldeek antolatzen dituzten bestelako ekitaldietarako ere.