Hemen zaude

Finantzaketa

Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ekarpenen eta zirkuituan parte hartuko duten Nafarroako Antzoki Sareko udal-jokaespazioen bitartez finantzatzen da.

Kultura Zuzendaritza Nagusiari dagokio ekarpen nagusia egitea. 2018ko aurreikuspenen artean, Nafarroako Antzoki Sarea Elkartean zirkuituaz arduratuko den pertsonaren kontratazio-gastuak jaso beharko ditu, gehi gastu orokorrak eta kudeaketa-gastuak, baita parte hartuko duten konpainien kontratazioaren zati bat ere. Gehienezko ekarpena 125.000 euro izanen da. Batura horretatik, 100.000 euro (BEZa barne) programaziorako izanen dira, eta 25.000 euro, gehienez, 2018an zirkuitua martxan eta funtzionamenduan jartzeak eta mantentzeak dakartzan gastuetarako izanen dira.

Nafarroako Antzoki Sarea Elkarteko kideak diren udalek kontratatutako konpainien cachearen gainerako ehunekoa (%) jarriko dute, dagokion fitxa teknikoaren gastuez gain.

Halaber, 2018 lehen urte honetan, kontrataziorako laguntza antzekoa litzateke katalogoko parte izanen diren ikuskizun guztientzat: kontratatutako konpainien cachearen % 70 (% 75 dantza- edo zirku-ekoizpenen kasuan). Ehuneko hori (%) Nafarroako Antzoki Sareak ordainduko du, arestian aipatu dugun moduan, Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin sinatutako akordioari esker.

Lehen urtean hartutako esperientziarekin (konpainia profesionalek emandako erantzuna, programazio-dinamikak sortzea, katalogoa osatzea, eta plantea daitezkeen bestelako aferak) beste hainbat kontu aztertu beharko dira; besteak beste, ea ikuskizunen kontratazioa eta cachea ordaintzeko ezarriko diren ehunekoak aldagarriak izan daitezkeen arte-diziplinaren arabera, baita laguntza-zenbateko maximo bat ezar daitekeen ikuskizunaren eta/edo eserleku-kopuruaren arabera ere. Halaber, izan daitezkeen beste finantzatzaile batzuk bilatzea ere baloratu ahal izanen da; horien bitartez, programazio-partida edo bestelako lan-ildoak (egoitza artistikoak kasu) areagotu badaitezke.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
1 + 12 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.