Batzorde Artistikoa

Batzorde Artistikoaren ardura izanen da proposamenak baloratzea, kalitate- eta interes-irizpideak aintzat hartuta. Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren katalogoa osatuko duten ikuskizunak aukeratuko ditu, eta azpimarragarria den kalitate-iragazki bat ezarriko du. Batzorde horrek katalogoan sartuko diren ikuskizunek eta jokaespazioek katalogo horretatik aukeratuko dituztenek kalitate gorena dutela bermatuko du, ikuskizun onetatik hoberenak aukeratu dituzten adituen bermearekin. Gainera, katalogoan sartzeko aukeraketa bat egotea bizigarri garrantzitsua da konpainientzat; izan ere, konpainia horiek saiatuko dira daukaten onena eskaintzen. Bestalde, Kultura Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituari emandako bultzadak (kontratazioetan babes ekonomiko garrantzitsu batekin) konpainiei nolabaiteko garrantzia izanen duten proiektuei heltzeko aukera emanen dieten baldintza ekonomikoak bermatuko dizkie.

Arte-batzordea sei lagunek osatuko dute:

  • Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusiko kide bat.
  • Nafarroako Antzoki Sareko hiru ordezkari.
  • Zirkuitua kudeatzeko Sareak kontratatuko duen pertsona.
  • Aditu bat, Estatuko Antzokien eta Entzunaretoen Sarekoak diren antzoki publikoetako programatzaileetatik aukeratutako bat.

Batzorde horrek, konpainietatik jasoko dituen proposamenak aztertuta, katalogorako aukeraketa nola egin ezarriko du, betiere Zirkuituaren filosofia kontuan hartuta, kalitate- eta interes-irizpideen bitartez, eta Nafarroako konpainiei lehentasuna emanez.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
5 + 10 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.