Hemen zaude

Katalogoa

ZIRKUITUAREN KATALOGOA

Antzerki-, dantza- eta zirku-ikuskizunek osatuko dute katalogoa, nagusiki Nafarroako konpainia eta ekoizle profesionalenak, nahiz eta beste lurraldeetako konpainiek ere aukera izanen duten, baldin eta konpainia horiek nolabaiteko aintzatespena badute; sariren bat edo gomendatzeren bat, kasurako. Hala ere, katalogoa, funtsean, Nafarroako konpainiek osatuko dute.

Aipatu moduan, hasiera batean zirkuituaren xedea da Nafarroako Antzoki Sarea Elkarteko jokaespazioetan Nafarroako konpainia profesionalak kontratatzea. Hortaz, Elkartea konpainia horiei zuzenduko zaie haien ekoizpenak eskain ditzaten gonbidatzeko, katalogoaren parte izan daitezen. Gerora, katalogoa baliagarria izanen da interesa duten jokaespazioek ekoizpen horietakoren bat programatzeko, zirkuituan ezarritako baldintzetan.

KONPAINIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Nagusiki Nafarroakoak izanen diren konpainia eta ekoizle profesionalen antzerki- eta dantza-ikuskizunek osatuko dute katalogoa.

Profesional izaera honela justifikatu beharko da:

  • a) Titularra pertsona fisikoa edo sozietate bat den kontuan hartuta, ondorengo agirietako bat:
    • a.1. Pertsona fisikoa bada. Proposamena aurkezten duen unean profesional gisa diharduela bermatuko duen agiria: EJZn erregistraturik egotea.
    • a.2. Izaera juridikoa duten sozietate zibilen kasuan, baina merkataritza sozietateen forma juridikoak ez dituztenean: sozietatearen kontratuaren eta identifikazio fiskaleko kodearen (IFK) kopia.
    • a.3. Merkataritza-sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala badagokio, aldatu izanaren eskrituraren kopia, estatutuena, Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioarena eta identifikazio fiskaleko kodearena.
  • b) Zerga betebeharrak egunean dituela adierazten duten ziurtagiriak; Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emanak.
  • c) ARTE ESZENIKOEN jarduera-esparruaren barnean, deialdi honetatik kanpo geratzen dira, berariaz, irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta entitateak, edozein modalitatekoak direla ere.

Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren bitartez programatutako ikuskizunen batean parte hartuko duten pertsona guztiek profesional kontratatuak izan beharko dute nahitaez, bai besteren kontura, bai autonomo gisa, pertsona horiek aukera hori eskaintzen edo eskatzen badute. Horrenbestez, ez dira programatuko artista amateurrak dituzten ikuskizunak, ezta amateurrak zerrenda osoko zati bat badira ere.

Bete beharreko gainerako alderdiak (obra estreinatu den urtea, baimendutako gehieneko cachea, positiboki balora daitezkeen alderdiak, eta abar) deialdi bakoitzaren oinarrietan jasoko dira, eta urte batetik bestera aldaketak izan ditzakete. Lehen urtean hartutako esperientziarekin (konpainia profesionalek emandako erantzuna, programazio-dinamikak sortzea, katalogoa osatzea, eta plantea daitezkeen bestelako aferak) beste hainbat kontu aztertu beharko dira; besteak beste, ikuskizunaren antzinatasuna, gehieneko cachea, deialdia Nafarroatik kanpoko konpainiei irekitzea ala ez eta zein modutan eginen litzatekeen, jokaespazioek zein irizpiderekin aukeratuko dituzten ikuskizunak, nahiz lortutako esperientziari esker ezarri nahi eta ezar daitezkeen beste hobekuntza batzuk.

NAFARROAKO ARTE ESZENIKOEN ZIRKUITUAREN KATALOGOA, 2019 (esteka balorazioaren ebazpenera).

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
1 + 2 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.