Bilatu

E.g., 20/07/2018
E.g., 20/07/2018

Nola egin Nafarroako Antzoki Sareko kide

Nafarroako Foru Erkidegoko udalak izan daitezke Nafarroako Antzoki Sareko kide, honako baldintza hauek ziurtatzen badituzte: espazio eszeniko ekipatu bat egotea, kultura-kudeaketako langile profesionalak izatea, langile teknikariak egotea aretoan emanaldiaren egunean eta programaziorako aurrekontua izatea, baita ezarriko den sarrera minimoa kobratuko delako konpromisoa hartzea ere. Gainera, elkartean sartzeko borondatea adierazi behar dute atxikimendua eskatu eta Estatutuak onesten dituen udalbatzaren akordio baten bidez, eta, noski, ezarritako urteko kuota ordaindu beharko da. Zuzendaritza Batzordeak onesten du kide berrien atxikimendua, eta Batzar Nagusiak berretsi.

X