Hemen zaude

Bilatu

E.g., 27/04/2018
E.g., 27/04/2018

Nafarroako Antzoki Sarearen historia

Nafarroako Antzoki Sarea 2013ko martxoan sortu zen 24 udalerrik Batzar Nagusi Konstituziogilean adierazitako akordio baten bidez; hori gertatu zen, hain zuzen ere, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren mende 2009tik 2011ra antzoki sarearen izenez lanean aritu zen entitate batek funtzionatzeari utzi eta handik hamabost hilabetera.

Honako hauek dira udalerri fundatzaileak, ordena alfabetikoaren arabera: Agoitz, Altsasu, Antsoain, Aranguren ibarra (Mutiloa), Atarrabia, Bera, Beriain, Burlata, Castejón, Cintruénigo, Corella, Etxarri-Aranatz, Irurtzun, Lodosa, Los Arcos, Noain-Elortzibar, Olazti, Ribaforada, San Adrián, Tafalla, Valtierra, Viana, Zangoza eta Zizur Nagusia.

2013an zehar, Lizarra eta Berriobeitiko udalak kide bihurtu ziren.

2013ko irailean, Nafarroako Antzoki Sareak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Nafarroako Gobernuarekin 2013-2015 aldirako.

2013ko urrian idazkari teknikoa izendatu zen oposizio-lehiaketaren bitartez.

2013ko abenduan, Nafarroako Antzoki Sarea titulartasun publikoa duen Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Espainiako Sarean sartu zen.

2014ko apirilaren 16an Uharte eta Lesakako udalak kide bihurtu ziren.

X