Hemen zaude

Bilatu

E.g., 13/12/2018
E.g., 13/12/2018

NAFARROAKO ANTZOKI SAREAREN JARDUERAK

Nafarroako Antzoki Sareak, besteak beste, honako jarduera hauek egiten ditu:

  • Sare-lana sustatzen du.
  • Kudeaketa-tresna komunak kontratatzen eta kudeatzen ditu, hala nola webgunea, ticketing-sistemak eta beste batzuk.
  • Arte eszenikoen eta ekipamenduaren eskaintzari buruzko informazioa eta aholkuak ematen dizkie kide diren udalei.
  • Programazioak komunikatzen eta haien berri ematen laguntzen du.
  • Kide diren udaletako langileen prestakuntza sustatzen du, baita biltzar teknikoetara eta ikuskizunen ferietara joateko aukera bultzatu ere.
  • Sektoreari eta ikusleei lotutako azterketak garatzen ditu.
  • Hornidura, zerbitzu eta ekipamenduen kontratazio kolektiboa bultzatzen du.
  • Kide diren udalak ordezkatzen ditu probintzia, nazio eta nazioarteko foroetan.
  • Kideekin elkarlanean aritzen da diru-laguntzak, laguntzak eta babes pribatuak bilatzen eta kudeatzen.
X