Hemen zaude

NAFARROAKO ANTZOKI SAREA

Nafarroako Antzoki Sarea elkarte bat da, espazio eszeniko egoki bat erabilgarri duten 28 udalek osatzen dutena. Eszenatoki horiek, besteak beste, honako hauek guztiak ziurtatzen dituzte arte eszenikoen ikuskizun profesionalak eskaintzean: laguntza teknikoa aretoan ikuskizuna eskaintzen diren egunetan, kudeatzaile kultural profesionala, jarduera kulturala egiteko aurrekontua, eta programazio erregular eta egonkorra.

Sarea osatzen duten udalak honako helburu hauei begira elkartu dira: udaletako barne-aretoetan arte eszenikoen askotariko eta kalitatezko eskaintza modu erregularrean eskaintzeko; kideen baliabideak optimizatzeko; administrazioekin elkarlana sustatzeko, haiekin partekatzen baitituzte arte eszenikoen gaineko eskumenak; eta sormena, prestakuntza eta ikus-entzuleen fidelizazioa lantzeko.

2013an sortu zen irabazi-asmorik gabe, eta ez ditu biltzen espazio eszenikoa duten Nafarroako udalerri guztiak. Espainiako beste sare eta zirkuitu batzuk ez bezala, sare hau ez dago gobernu autonomo edo diputazio baten organoen artean. Lankidetza-hitzarmen bat du sinatua Nafarroako Gobernuarekin 2013-2015 aldirako, eta horren ondorioz diru-laguntza bat jasotzen du urtean helburuak betetze aldera. Sarea ez da zirkuitu bat, ez du programazio propioa bultzatzen eta ez ditu diruz laguntzen kide diren udalak; izan ere, horiek Nafarroako Gobernutik eta beste entitate publikoetatik zuzenean jasotzen dituzte diru-laguntzak arte eszenikoen programazioa egiteko.

Sareko kide diren espazio eszenikoekin harremanetan jarri nahi izanez gero, egin klik HEMEN horien helbideak deskargatzeko.

Estatutuen gaineko testu osoa deskargatzeko, egin klik HEMEN:

 

Gainontzeko informazioa erakutsi

Auctor odio. Arcu nec ultricies integer! Hac integer eros egestas vel odio cum, amet sit sit, sagittis et. Parturient urna? Montes tristique lorem hac turpis lectus pulvinar sagittis odio, dictumst, cum turpis? Sed! Urna augue magna! Hac sit facilisis elementum, integer amet! Cum nunc sed pellentesque scelerisque ac purus pellentesque dignissim, cum. Hac tortor odio lorem nisi nascetur adipiscing ac! Amet ridiculus, vel est ut non mid dictumst mattis eu eu tristique? In, magnis magnis? Facilisis tempor. Mid, magna pulvinar tincidunt diam lacus et? Sit, magna in sociis habitasse eros, dapibus in, augue tincidunt auctor magnis dignissim integer magna dictumst placerat pulvinar adipiscing scelerisque. Odio pulvinar porttitor, lectus! Vel, arcu nunc odio, odio urna, nec? Eros! Tempor enim lacus ut.

X