Hemen zaude

Intereseko informazioa konpainia eta artistentzat

Nafarroako Antzoki Sareak ez du zirkuitu bat bezala funtzionatzen, eta ez da arte eszenikoak hedatzea helburu duen programa bat. Ez du programazio propioa sustatzen eta kide diren udalak autonomoak dira beren programazioa hautatzeko eta beren espazio eszenikoak kudeatzeko orduan, entitatearen oinarria den udal autonomiaren ondorioz.
Bestalde, sareko kide diren udalerriak oso desberdinak dira biztanleria, aurrekontu, kultura-zuzkidura eta programazio-lerroen arloetan, eta, hortaz, Nafarroako Antzoki Sareak gomendio egiten die artista, konpainia eta banatzaileei ikuskizunen gaineko proposamenen berri zuzenean kide diren udaletako programatzaileei helaraz diezaieten.
Nafarroako Antzoki Sareak ez du izaera propositibo edo preskriptiboko ikuskizunen katalogo itxi bat kudeatzen, eta, hartara, ez du proposamenak emateko epe bat zabaltzen horiek aukeratu edo programatzaileei gomendatzeari begira.

Sareko kideak diren udalen batek kontratatutako ikuskizunak dira Nafarroako Antzoki Sarearen webguneko ikuskizunen katalogoan ageri direnak. Ikuskizuna kontratatzen den unean sartzen da katalogoan, eta urtebete egoten da webgunean programatu den datatik aurrera; Nafarroako Antzoki Sareko beste udalerri batek kontratatuz gero, automatikoki hasten da berriz ere epe hori.

Nafarroako Antzoki Sareak biziki eskertzen die konpainiei ikuskizun bat banaketatik kentzen badute horren berri ematea, erabaki hori katalogotik ateratzeko epea bukatu baino lehen hartzen bada.

Nafarroako Antzoki Sareko webgunean ikuskizun bat agertzea lagungarri izan daiteke sareko beste udalerriek kontratatzeari begira; beraz, komenigarria da konpainiek arretaz betetzea eskatutako atal guztiak.

Sareko kide diren espazio eszenikoekin harremanetan jarri nahi izanez gero, egin klik HEMEN horien helbideak deskargatzeko.

Gidaliburu bat aurkitu dezakezu esteka HONETAN.

 

ORDENA ALFABETIKOAREN ARABERA:

Agoitz, Altsasu, Antsoain, Aranguren ibarra (Mutiloa), Atarrabia, Bera, Beriain, Berriobeiti, Burlata, Castejón, Cintruénigo, Corella, Etxarri-Aranatz, Irurtzun, Lesaka, Lizarra, Lodosa, Los Arcos, Noain-Elortzibar, Olazti, Peralta, Ribaforada, San Adrián, Tafalla, Uharte, Valtierra, Viana, Zangoza eta Zizur Nagusia..

KOKALEKU GEOGRAFIKOAREN ARABERA

  • 9 Iruñerriko Mankomunitatean: Antsoain, Aranguren ibarra, Beriain, Berriobeiti, Burlata, Uharte, Noain-Elortzibar, Atarrabia eta Zizur Nagusia.
  • 6 Nafarroako Erriberan: Castejón, Cintruénigo, Corella, Peralta, Ribaforada eta Valtierra.
  • 5 Lizarraldean eta Erriberagoienean: Lizarra, Lodosa, Los Arcos, San Adrián eta Viana.
  • 4 Sakanan: Altsasu, Irurtzun, Etxarri-Aranatz eta Olazti.
  • 2 Pirinioetan: Bera eta Lesaka.
  • Gainera, Agoitz (Pirinioaurrea), Zangoza (Nafarroako Erdialdearen ekialdea) eta Tafalla (Nafarroako Erdialdea).

BIZTANLERIAREN ARABERA

  • 10.001 biztanletik gora: Burlata, Lizarra, Zizur Nagusia, Tafalla eta Atarrabia.
  • 5.001 eta 10.000 biztanle bitarte: Corella, Altsasu, Cintruénigo, Noain-Elortzibar, Aranguren ibarra (Mutiloa), San Adrián, Berriobeiti, Uharte, Peralta, Antsoain eta Zangoza.
  • 3.001 eta 5.000 biztanle bitarte: Lodosa, Castejón, Viana, Bera, Ribaforada eta Beriain.
  • 3.000 biztanletik behera: Lesaka, Agoitz, Etxarri-Aranatz, Irurtzun, Valtierra, Olazti eta Los Arcos.

AGERTOKIEN EDUKIERA:

571 besaulki: LIZARRA

493 besaulki: BURLATA (987 lagun har ditzake zutik, eta 192 eserita musika-kontzertuetan; eta 356 ikusle kafe-antzokiko formatuan)

60 besaulki: TAFALLA

342 besaulki: CORELLA

308 besaulki: RIBAFORADA

301 besaulki: ALTSASU

299 besaulki: LODOSA eta AZKOIEN

294 besaulki: CINTRUÉNIGO

294 besaulki: ANTSOAIN eta ATARRABIA

286 besaulki: NOAIN

268 besaulki: LESAKA

266 besaulki: AGOITZ eta BERIAIN

257 besaulki: VALTIERRA

254 besaulki: CASTEJÓN

248 besaulki: ZIZUR NAGUSIA

244 besaulki: BERRIOBEITI

232 besaulki: ZANGOZA

227 besaulki: ETXARRI ARANATZ

220 besaulki: LOS ARCOS

203 besaulki: BERA

200 besaulki: SAN ADRIÁN eta VIANA

162 besaulki: ARANGUREN IBARRA (MUTILOA)

144 besaulki: OLAZTI

120 besaulki: IRURTZUN

100 besaulki: UHARTE

 

ESPAINIAKO GOBERNUKO 'PLATEA' PROGRAMARA ATXIKITAKO UDALAK: 

2015an: ALTSASU, BURLATA, NOAIN ETA ZIZUR NAGUSIA

X