Hemen zaude

ZuTuberrak

Eguna(k) eta ordua(k): 
Igandea, Abendua 6, 2020 - 18:00
Lehiatila prezioa: 
3,00€
Edukiera: 
82
Antolatzen du: 
Berako Euskara Batzordea

Sinopsia

Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur, txip aldaketan jostatzen ariko dira: robotak balira bezala, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek, aldiz, hitzak aukeratuko ditu, eta, hitzei esker, trebetasun handia izanen du rap kantari gisa. Ondorioz, sekulako arrakasta izanen du sarean, YouTuben. Gorrek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bitsi. Orain ezingo du rapeatu, hitzik gabe galduta dago. Zer gertatuko litzateke hizkuntza ezabatuko baligute?

ZuTuberrak Haur eta gazteei zuzendutako antzezlana da. Gogoko dituzten osagaiez baliatuta (Internet, YouTube, rapa, irudiak…), euskararen gaineko hausnarketa eginen da. Zergatik ez dugu euskaraz egiten? Gure hizkuntzak ematen ez digun zer ematen digute erdarek, bada? Zer gertatuko litzateke hizkuntzarik izanen ez bagenu?

Eszenatokian trebetasun handiko bi aktore jokatzen ariko dira. Erritmo bizia, zuzeneko irudiak, bideoak eta rap musikaz zipriztindutako antzezlana da. YouTubeko gaur egungo egoera batetik, zientzia fikziozko jolasetara jauzi eginEN dute, euskararen gaineko ohiko gertaeren esketxak tartekatuz.

ZuTuberrak antzezlanarekin haur, gazte, irakasle, guraso eta edozein euskaltzalek izanen du hausnartzeko aukera; euskararen erabileraz, gaur egungo komunikatzeko tresnez eta hizkuntzaren balioaz gogoeta eginen da. Hori guztia komedia bizia ardatz dela.

Txipa aldatzea aukera da, jarrera da.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
2 + 13 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.