MUSIKAL GUZTIAK IA IA

Antzeztokia: 
Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Abendua 14, 2018 - 21:00
Aurrezko prezioa: 
8,00€
Lehiatila prezioa: 
10,00€
Sarreren salmenta: 

www.ansoain.es
Tel. 012
En taquilla desde hora y media antes del espectáculo

Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

“Musikal guztiak ia ia” DEMODE QUARTETen hirugarren ikuskizuna da. Umorezko show honetan, lau pertsonaia bitxik historiako musikal esanguratsuenak kontatu eta kantatu egiten dituzte. Lau ahotseko lanarekin jarraituz eta DEMODE QUARTETen bereizgarriak baztertu gabe “Musikal guztiak ia ia”k salto bat egiten du aurrera, aurreko ikuskizunekin alderatuta.
Batetik, “Musikal guztiak ia ia” obra a capella hutsean eginiko musikal bat da eta beste aldetik, ikuskizuneko abesti bakoitzari proiekzio batzuek lagunduko diote. Horietan, musikal bakoitzeko dekoratuak ikusiko dira, girotze-funtzioarekin, baita aktoreak berak ere, aurrez xede horrekin filmatutako irudi batzuetan, hainbat paper jokatzen, dantza-talde burugabearena egiten eta lau protagonistekin elkarreraginean.
Osagai horiei esker, lau interpretatzaile horiek, 16 musikarik eta 16 dantzarik lagunduta, ikuskizun lotsagabe, urratzaile eta dibertigarri bat eskainiko digute, ordu eta erdi pasatxoan.

X